Maala kalea 2
Elgeta, Basque Country 20690

Sarrera: 7 euro (bazkideek 5)

Alacant, Valentzia, Bartzelona, Madril… eta otsailaren 9an Elgetara. Kantu intimistak, barru-barrukoak, sutilak ekarri zituen lehenengo diskoan. "Inma Serrano" deitzen zen diskoa bera eta gitarra eta ahotsa ziren gailentzen zirenak. Alacant-eko kantautora honek, baina "Cantos de Sirena" atera zuen 97an. Ordutik aurrera egin da ezagun Estatu mailan. "Rosas de Papel" ere ekarri zuen ondoren, edo bere disko-etxea sortu ondorengo Soy Capaz & pequeñas joyas" lan bikoitza. Orduko hartan hainbat kolaboraziorekin kontatu zuen, tartean: Merceses Ferrer, JerriFish, Armando y el Expreso de Bohemia, Tontxu, Mai Meneses… Operación triunfoko epaile izanagatik ere ezagutuko dute batzuek. Lehenengo edizioan parte hartu zuen.

"Polvo de Estrellas" lana aurkeztera etorriko da Elgetara. Zuzenean grabatutakoa da Teatro Reinan Vitorian.

Nigel Walker produktorearen eskutik (Tahures Zurdos, La Oreja de Van Gogh) ezagutu genuen eta Dro East West-ekin fitxatu zuen. MTV saria ere jaso zuen Inma Serranok, "De sobra lo sabes" bideioagatik. Luis Eduardo Auterekin ere arrakasta izan zuen Mexikon egindako aurkezpenean, Teatro Gran Rex-en.

1. urtetik gaurdaino, konposizio tailerrak ematen egon da Mercese Ferrer, Javier Alvarez, Pedro Guerra edo Victor Manuel moduko jendarekin.

Otsailaren 9an kantautore bat ikusteko aukera izango duzu, goxo-goxo, mahaitxo eta kandelak lagun ditugula.

Official Website: http://www.espaloia.com/175

Added by garaolaza on February 7, 2007

Interested 1